Tag Archives: euskara

2016 abendua 22

Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu

Datorren astean Gabonak direla aprobetxatuz, etxean ingelesa berrikusteko aukera izan dezazun trikimailu zerrenda txiki bat zurekin elkarbanatu nahi dut. Izan ere, hurrengo astean, merezitako atseden-egun batzuk izango dituzu, baina egun horiek probetxuzkoak izan daitezen ezin duzu urte guztian zehar horrenbeste esfortzurekin landu duzun ingelesa albo batera utzi. “Baina nahikoa lan daukat bazkariak, afariak, familia-bilerak… prestatzen” […]

2016 abendua 22 Bloga, Euskara ikasi , ,
2016 urria 13

Hi haiz hi babalorea!

Euskara birao edo irainik gabeko hizkuntza dela esan ohi da, hau da, euskaraz ez dagoela «takorik». Sineskeria hori dela eta, nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskara erabili, sarritan gaztelaniara jotzen dugu berotzen garenean. Badira, ordea, birao izugarriak euskaraz, blog bidalketa honetara guri gehien gustatzen zaizkigunak ekarriko dizkizuegu. Sarritan, iraintzeko esapideak nork bere lan edo bizi-ingurunetik […]

2016 urria 13 Euskara ikasi ,
2016 maiatza 23

Gurutze Beitiari elkarrizketa: “Bilboko pregoilaria izatea Bilbotar batek bakarrik ulertu dezakeen zerbait da”

Gurutze Beitia hamaikatxo barre eragin dizkigun aktore horietako bat da. Bere jaioterria Mundaka da, ezker olatuak mundu mailan famatu egin duen Bizkaiko kostaldeko udalerria. Antzerkigintzan, zinemagintzan eta telebistan aritu da azken urteotan. Hain lanpetuta egonik, ulertzekoa da eskolara joateko oso denbora gutxi ateratzea, horregatik aukeratu du bai&by sistema aditua.  Barrea hizkuntz unibertsal moduan ulertzen duen […]

2016 maiatza 23 Euskara ikasi , ,
2016 maiatza 11

Egunero erabiltzeko moduko atsotitz edo esaera zaharrak

Atsotitz, zahar-hitz, esaera zahar edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen eta zehatza da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa. Irakaspen morala, praktikoa edota sineskeria adieraz ditzakete. Askotan metaforikoak eta umorezkoak dira. Anonimoak dira gehienetan eta jatorria aurkitzen zailak. Zergatik zaharra? Tradizio luzekoak direlako. Zergatik hitza? Ahoz aho transmititu izan direlako. Atsotitzak hizkuntza guztietan izaten dira, […]

2016 maiatza 11 Euskara ikasi , ,
2016 maiatza 4

EGA: Ahozko azterketa gainditzen lagunduko dizuten aholku edo trikimailu batzuk

Pentsatu duzu nola egingo diozun aurre ahozko azterketari? Hona hemen gure trikimailuak: Jarrerari dagokionez Arnasa lasai hartu! Arnasa hartzeak pentsatzeko denbora emango dizu, gainera biriketan airea izango duzu argi hitz egiteko eta horrek seguruago sentiaraziko zaitu. Txiklerik ez! Ahoan zerbait dugula zailagoa da argi hitz egitea eta hitzak ondo ahoskatzea. Egizu irribarre! Irribarreak esaldia nola […]

2016 maiatza 4 Euskara ikasi , ,

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Erabilera baldintzak onartzen ditut.