Tag Archives: euskara ikasi

2017 urtarrila 12

Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun doako 10 baliabide sarean

Lehenik eta behin urte berri on, eta ongi etorri Gabon oporrak eta gero Interneteko txoko txiki honetara bueltatu zareten guztioi 🙂 Urteberri-egunean asmo desberdinak planteatzen dizkiogu geure buruari: kirola egin, tabakoa utzi, hizkuntz berri batekin hasi edo aparkatuta geneukan hizkuntzarekin jarraitu… hamaikatxo nahi desberdin. Zeuen buruari euskara ikastea proposatu badiozue, hona hemen opari txiki bat: […]

2017 urtarrila 12 Euskara ikasi , ,
2016 abendua 22

Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu

Datorren astean Gabonak direla aprobetxatuz, etxean ingelesa berrikusteko aukera izan dezazun trikimailu zerrenda txiki bat zurekin elkarbanatu nahi dut. Izan ere, hurrengo astean, merezitako atseden-egun batzuk izango dituzu, baina egun horiek probetxuzkoak izan daitezen ezin duzu urte guztian zehar horrenbeste esfortzurekin landu duzun ingelesa albo batera utzi. “Baina nahikoa lan daukat bazkariak, afariak, familia-bilerak… prestatzen” […]

2016 abendua 22 Bloga, Euskara ikasi , ,
2016 urria 13

Hi haiz hi babalorea!

Euskara birao edo irainik gabeko hizkuntza dela esan ohi da, hau da, euskaraz ez dagoela «takorik». Sineskeria hori dela eta, nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskara erabili, sarritan gaztelaniara jotzen dugu berotzen garenean. Badira, ordea, birao izugarriak euskaraz, blog bidalketa honetara guri gehien gustatzen zaizkigunak ekarriko dizkizuegu. Sarritan, iraintzeko esapideak nork bere lan edo bizi-ingurunetik […]

2016 urria 13 Euskara ikasi ,
2016 maiatza 29

Misterioz beteriko hizkuntza eta… euskara ikasteko metodo misteriotsua

Joan den astean sustatu.eus albistegi digitala irakurtzen genuen bitartean YouTuber baten berri izan genuen, Langfocus hain zuzen ere. Paul Jorgen da kanal hau kudeatzen duen YouTuber hori, kanadarra da eta unibertsitateko irakasle izateaz gain hizkuntzalari sutsua da. Bere YouTubeko profilean hizkuntz desberdinen inguruko xehetasun asko ematen ditu, besteak beste euskararenak. Izan ere, 9 minutuko bideo […]

2016 maiatza 29 Euskara ikasi , ,
2016 maiatza 11

Egunero erabiltzeko moduko atsotitz edo esaera zaharrak

Atsotitz, zahar-hitz, esaera zahar edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen eta zehatza da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa. Irakaspen morala, praktikoa edota sineskeria adieraz ditzakete. Askotan metaforikoak eta umorezkoak dira. Anonimoak dira gehienetan eta jatorria aurkitzen zailak. Zergatik zaharra? Tradizio luzekoak direlako. Zergatik hitza? Ahoz aho transmititu izan direlako. Atsotitzak hizkuntza guztietan izaten dira, […]

2016 maiatza 11 Euskara ikasi , ,
2016 maiatza 4

EGA: Ahozko azterketa gainditzen lagunduko dizuten aholku edo trikimailu batzuk

Pentsatu duzu nola egingo diozun aurre ahozko azterketari? Hona hemen gure trikimailuak: Jarrerari dagokionez Arnasa lasai hartu! Arnasa hartzeak pentsatzeko denbora emango dizu, gainera biriketan airea izango duzu argi hitz egiteko eta horrek seguruago sentiaraziko zaitu. Txiklerik ez! Ahoan zerbait dugula zailagoa da argi hitz egitea eta hitzak ondo ahoskatzea. Egizu irribarre! Irribarreak esaldia nola […]

2016 maiatza 4 Euskara ikasi , ,
2016 apirila 25

Euskaraz amets egiteko. Zure euskara mailara egokitzen diren liburu batzuk

Txiki-txikitatik, eskola garaietatik, irakurtzea oso garrantzitsua dela esaten digute. Gogoratu eskola garaiak! Seguru zeuk ere baduzula gustuko izan zenuen liburu bat. Neurea “Ortzadarra sutan” izan zen. Orain publikoki hau esateak lotsa pixka bat ere ematen du, baina kontuan hartu gaztetxoak ginela. Irakurketak funtsezko garrantzia dauka hizkuntzen ikasketa prozesuan. Horregatik, bai&by-k euskarazko liburu batzuk partekatu nahi […]

2016 apirila 25 Euskara ikasi , ,
2016 otsaila 3

Euskara praktikan jartzeko 5 leku exotiko

Idaho. Athletic Club-ek, bai&by-k babesten duen taldeak, EEBBetako lurretan jokatu zuen. Euskaldun talde andana dago zonalde horretan; eta gainera, aukera dago antolatzen diren barnetegiren batean euskara ikasteko. Ondo entzun duzu! Euskara ikasten duzun bitartean, bidenabar, Saxoien hizkuntza praktikatu, hobetu eta ikasi ahalko duzu. Elantxobe. Bisitatzeko eta bai&by-n ikasitako euskara praktikatzeko ametsetako lekua. Eta ez da […]

2016 otsaila 3 Euskara ikasi , ,

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Erabilera baldintzak onartzen ditut.