Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu

2016 abendua 22 Bloga, Euskara ikasi , ,

Datorren astean Gabonak direla aprobetxatuz, etxean ingelesa berrikusteko aukera izan dezazun trikimailu zerrenda txiki bat zurekin elkarbanatu nahi dut. Izan ere, hurrengo astean, merezitako atseden-egun batzuk izango dituzu, baina egun horiek probetxuzkoak izan daitezen ezin duzu urte guztian zehar horrenbeste esfortzurekin landu duzun ingelesa albo batera utzi. “Baina nahikoa lan daukat bazkariak, afariak, familia-bilerak… prestatzen” pentsatuko duzu. Bai, hala da; arrazoia duzula erantzun behar dizut. Horrexegatik, hain zuzen ere, hemen jasoko ditudan trikimailuekin ia-ia konturatu gabe egingo duzu.

Goazen bada:

1. Egunerokotasunean erabiltzen dituzun gailuak ingeleraz konfiguratu

Seguru nago egunero erabiltzen dituzun gailuak dituzula, hala nola, smartphone-a edo ordenagailua. Inoiz pentsatu duzu gailu hauek ingeleraz konfiguratzen badituzu hizkuntza praktikatzeko aukera izango duzula? Probatu astebetez, ea nola moldatzen zaren.

2. Gabonetan bidaiaren bat egingo duzu?

Gabonak familiarekin biltzeko datak izan ohi dira. Errepidez bidaia bat egin behar baduzu GPS gailuaren ahotsa ingeleraz jartzea gomendatzen dizugu. Alde batetik belarria egiteko aukera ematen duelako eta bestetik urtean zehar zenbat ikasi duzun antzemango duzulako.

Ziur bai&by-ren sistema adituarekin ikasi duzuna, uste zenuena baino gehiago dela, proba egizu 😉

3. Ingelesa berrikusteko zure smartphone-a erabili

Joan den ikasturtean zure mugikorrean ingelesa ikasteko instalatu behar zenituen APP-en zerrenda egin genuen, irakurri zenuen? Mementoren batean aspertzen bazara, badakizu, atera smartphone-a eta erabili apirilean publikatu genuen APP zerrenda hau.

4. Denbora librea duzula aprobetxatuz: ikusi telesail bat

Ni neu oso gustuko dut telesail desberdinak ikustea, gustu guztietarako telesailak daude, denbora librea izango duzula aprobetxatu eta ikusi gustuko duzun hori bertsio originalean, beharrezkoa izango bazenu azpitituluak jarriz. Horrela, belarria egiteaz gain, irakurmena ere landuko duzu.

5. Ingelesa ikasteko podcast-ak

Podcast-ak Internet bitartez banatzen diren irratsaioak dira, gehienetan musu-truk, hauek gai desberdinak jorratzen dituzte eta badira ingelera ikastera bideratutakoak ere. “6 minute grammar” izan daiteke adibideetako bat. Astearte guztietan 6 minutuko iraupena duten gramatika azalpen berriak publikatzen dituzte. Animatu eta entzun baten bat.

Eta ondo pasa! Ikastea ondo dago, baina ez ahaztu garrantzitsuena: opor egun hauetan ere, senideekin, lagunekin… goxatu! Eta urte berri on!

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Erabilera baldintzak onartzen ditut.

Zerikusia duten beste post batzuk

bai&by, parekidetasunetik harago

bai&by, parekidetasunetik harago

Martxoaren 8a heldu da, ospakizun eguna 1911tik, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna hain zuzen ere. bai&by-n egun hau ospatzeko zer egin genezakeen pentsatzen egon ginenean, gure ustetan erakargarria izan zitekeen ideia bat bururatu zitzaigun

Euskara ikasteko doako hamar baliabide

Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun doako 10 baliabide sarean

Lehenik eta behin urte berri on, eta ongi etorri Gabon oporrak eta gero Interneteko txoko txiki honetara bueltatu zareten guztioi 🙂 Urteberri-egunean asmo desberdinak planteatzen dizkiogu geure buruari: kirola egin, tabakoa utzi, hizkuntz berri batekin hasi edo aparkatuta geneukan hizkuntzarekin jarraitu… hamaikatxo nahi desberdin. Zeuen buruari euskara ikastea proposatu badiozue, hona hemen opari txiki bat: […]

Euskararen eguna

Euskararen Egun zoriontsua opa dizuegu!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. 1949an ezarri zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Egun horrek “euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela nabarmentzea” du xede.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude