Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun doako 10 baliabide sarean

2017 urtarrila 12 Euskara ikasi , ,

Lehenik eta behin urte berri on, eta ongi etorri Gabon oporrak eta gero Interneteko txoko txiki honetara bueltatu zareten guztioi 🙂

Urteberri-egunean asmo desberdinak planteatzen dizkiogu geure buruari: kirola egin, tabakoa utzi, hizkuntz berri batekin hasi edo aparkatuta geneukan hizkuntzarekin jarraitu… hamaikatxo nahi desberdin. Zeuen buruari euskara ikastea proposatu badiozue, hona hemen opari txiki bat: euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun doako hamar baliabide sarean.

Bost kategoria desberdinetan banatu ditugu eta bai&by-ko ikasleentzat mailaz antolatu ditugu, beraz, burutu dugun lana baliagarria izatea desio dugu.

Hiztegiak

1. Euskalbar

Euskalbar Firefox-erako tresnabarra da eta euskara-gaztelania itzulpenak egiten lagunduko dizu, Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa eta Opentrad itzultzaile automatikoa).

Mailak: A, B, C, D, E

2. AISA: Etorkinentzako irudizko hiztegia

Oinarrizko lexikoa zazpi hizkuntzatan. Gaika bilatzeko aukera.

Mailak: A, B, C, D, E

Gramatika eta kontsultak

3. HABE Ikasbil. Hizkuntza-arauak

Euskara erabiltzean izan ditzakezun zalantzak argitzeko kontsulta lekua. Ohiko akats eta arazoen erantzunak dituzu bertan.

Mailak: B, C, D, E

4. Euskaljakintza

Ikas material ugari aurkituko duzu webgune honetan: ariketak, kontsultategia, elkarrizketak, ortografia eta arauak, sinonimoak, lexikoa, hitz jokoak, erdarakadak, entzuteko ariketak,…

Mailak: D, E

Trebetasunen lanketa

5. HABE Ikasbil

IKASBIL euskara ikasten eta irakasten ari diren herritarrei zuzendutako HABEren web-ataria da. Bertan euskara ikasteko bidean lagungarri izango dituzun eduki ugari daude eta egunero handitzen da bilduma hori.

Mailak: A, B, C, D, E

6. Mintzanet

Munduko edozein txokotan egonda ere, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen dizun proposamena da. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Oso erraza da! Zeuk aukeratuko duzu ordua, zer gairi buruz hitz egin edota zer adinetako mintzakideak nahi dituzun.

Mailak: C, D, E

Komunikabideak / Kultura

7. AIZU!

AEKren aldizkaria. Oinarrizko hizkuntzan idatzita dago: elkarrizketak, erreportajeak, testigantzak, irakasle eta ikasleentzako foroak, etab.

Mailak: A, B, C, D, E

8. Berria

Euskaraz argitaratzen den Berria egunkaria.

Mailak: C, D, E

Bilatzaileak eta tresnak

9. XUXEN

Euskarazko zuzentzaile ortografikoa. Webgune honen bidez, testuak zuzentzeko aukera izango duzu zure ordenagailuan ezer instalatu gabe. XUXENen bertsio guztiak Eusko Jaurlaritzaren Euskarazko Softwarea helbidetik jaitsi ditzakezu.

Mailak: A, B, C, D, E

10. Opentrad

Opentrad itzulpen automatikoaren plataforma bat da. Eleanitza, doakoa eta librea. Nabigatzen den bitartean bisitatutako orrien itzulpena lor daiteke atzerapenik gabe.

Mailak: C, D, E

Beraz, animo! Urteberri-egunean zeure buruari jarritako erronkan lagungarri izan dezakezu bai&by, sartu eta informazioa eskatu.

Euskara proba bai&by online

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Erabilera baldintzak onartzen ditut.

Zerikusia duten beste post batzuk

Nola berrikusi ingelesa etxean

Etxean ingelesa berrikusteko bost trikimailu

Datorren astean Gabonak direla aprobetxatuz, etxean ingelesa berrikusteko aukera izan dezazun trikimailu zerrenda txiki bat zurekin elkarbanatu nahi dut. Izan ere, hurrengo astean, merezitako atseden-egun batzuk izango dituzu, baina egun horiek probetxuzkoak izan daitezen ezin duzu urte guztian zehar horrenbeste esfortzurekin landu duzun ingelesa albo batera utzi. “Baina nahikoa lan daukat bazkariak, afariak, familia-bilerak… prestatzen” […]

Euskararen eguna

Euskararen Egun zoriontsua opa dizuegu!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. 1949an ezarri zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Egun horrek “euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela nabarmentzea” du xede.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude